XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkataritza-etxeak irekitzeko baimenak udalek emango dituzte lege honetan ezarritakoan oinarrituz eta ezartzekoa den araudiaren arabera.

13. atala. Merkataritza-etxeak jartzea

Eusko Jaurlaritzak ezarri ahal izango ditu merkataritza-etxeak jartzeari buruzko udal-arauek jarraitu beharko dituzten irizpideak, ondorengo helburuak lortzearren:

a) Merkataritza-hornikuntzaren eta horren lurralde-banaketaren arteko oreka egokia.

b) Enpresa txiki eta ertainaren sustapena lehiarako askatasunaren esparruan.

c) Kontsumitzaileen beharrak beteko dituzten beste batzuk, haien bidezko interesak defendatuz.

Euskal Herriko Lurralde Antolaketari buruzko 4/1990 Legean ohartemandako lurralde-antolaketarako tresnetan finkatuko da zer-nolako lurralde-irizpideak erabiliz jarri edo aldatuko diren salmentarako 2.000 metro koadro baino azalera handiagoa duten